GOIESKOLA
Debagoieneko Euskal Eskola Publikoen proiektu bateratu bat da.
Goieskolaren ezaugarri nagusia aniztasuna izatea gura genuke.
Zergatiak:
- Haurrek eta gazteek gizartean egoki murgiltzeko prestatuko dituen hezkuntza jasotzeko eskubidea dutelako.
- Etengabe aldatzen ari den gizarteari egokitu beharra eta hark sortzen dituen premia berriei erantzunbeharra daukagulako.
- Gure Eskola aldatu eta hobetu egin nahi dugulako.
- Hezkuntza ondasun publikoa dela jakinik gure eskaintzaren kalitatea bermatu nahi dugulako.
- Guzti hau egiteko asmoa eta erabakimena dugulako.
Helburuak:
- Denentzako hezkuntza eta denen artean (familia, ikaslea, irakaslea) egina bermatzea.
- Eskolaren gizarte eta inguru eremu berean dabiltzan beste erakunde batzuekin elkarlanean jardutea.
- Aniztazuna balio positibotzat berreskuratu, sendotu eta garatu.
- Ikasle bakoitzaren pentsaera eta nortasuna errespetatuko direla bermatu.
- Ikasleek, jarrera eta ideiak ispiritu kritikoz aztertu dezaten lagundu.
- Bestearen lekuan jartzera eta gizaki guztien eskubideak onartzen erakutsi