ANTZERKI EMANALDIA 2.MAILA
Euskal Girotze Barnetegiak. 5,MAILA
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Martxoaren 8a Kurtzebarri Eskolan hainbat ekintza egin ditugu: bideo ezberdinak ikusi eta irakurgai ezberdinak irakurri eta hausnartu, loreak egin eta hormairudiak egin... Jolastokian ere, emakumeen bolo txapelketa egin dugu.
Guztion berdintasunaren alde lanean segituko dugu eskolan.
PLANETARIUMA ESKOLAN
Atzo eskolan Planetariuma izan genuen.
H.H. 5 urtekoek, L.H. 2. mailakoek eta L.H. 6. mailakoek ikusteko aukera izan zuten.
Harrituta gelditu dira gure ikasleak!!!! Berriz errepikatzeko moduko esperientzia.
INAUTERIAK
Asteartean ihauteriak ospatu genituen giro onean. Eguraldiak lagun gure ikasleek plazan dantza egin zuten bai goizean, bai arratsaldean. Familiek ikuskisunaz gozatu egin zuten.
Bai, dantzari apartak!!!! Oso ondo pasa genuen eta giro aparta sortu zen.
Goizean, dantza egin ondoren, kalejira egin genuen herrian zehar eta txoripan eta txokopan jateko aukera izan genuen.
Gora Karnabalak!!!