Liburutegia
Kurtzebarri eskolan Literaturak berebiziko garrantzia hartzen du. Horregatik, eskolako liburutegia ekintza ugariren ardatza da.
Liburutegiko eginkizun nagusiak hauexek dira:
1.Dokumentazio eta informazio zentroa izatea: Bertan, informazio ugari aurki dezakegu: liburuak, aldizkariak, kultur munduko berriak, ikasleek beraiek zein gurasoek eginiko lanak… guzti hori, gainera, era errazean sailkatu eta aurkeztuta.
2.Irakurtzeko zaletasuna garatzeko topaleku izatea: Liburutegiak material anitza, ugaria, kalitatezkoa eta giro atsegina eskaintzen du. Haur hezkuntzatik hasi eta Lehen hezkuntzako ikasle guztiak, taldeka eta eskola orduetan, liburutegian biltzen dira. Espazio horretan, materiala ikusi, irakurri eta elkarrekin konpartituz gain, liburu aurkezpenak, gomendioak, ipuin kontaketak eta mailegu zerbitzua ematen da. Irakasleen presentzia ziurtatzen da ikasleak orientatzeko; beti ere, euren nahiak, interesak, ahalmenak eta beharrak kontutan hartuta.
3.Eskolako kultura-ekintzen elkargune bihurtzea: Ikasle, guraso eta irakasleon topagunea da eta era guztietako ekitaldiak burutzen dira bertan. Irakur zaletasuna potentziatzeko asmoz, Literatura astea antolatzen dugu urtero. Egun horietan, idazleekin solasaldiak, liburu aurkezpenak, ikasleen lanak eta gurasoen ekarpenak izaten ditugu.
Literatura astearen ekintza aipagarriena “Irakur Maratoia” da. Ekitaldi horretan ikasle, guraso eta irakasleok parte hartzen dugu elkarlanean, literatura asteari giro ederrean amaiera emateko.