2023-24 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA
SEBASTIAN BAT BADA ZERUAN...
Urtero bezala danborrada egin dugu Kurtzebarri Eskolako 2-8 urte bitarteko ikasleak eta baita aiton-amonak ere.
Eguraldia lagun izan dugunez, herriko plaza bete dugu eta herri osoan zehar danbor hotsak entzun dira.
OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BISITA
Gaurkoan bisita berezia izan dugu eskolan, Olentzero eta Mari Domingi jeitsi dira menditik gure eskolako gazteenekin egotera. Oparitxo batzuk eman dizkigute, eta trukean ikasleen eskutitzak eta marrazkiak jaso dituzte. Mila esker bikote!
Baita, soinu eta pandero-joleek lagunduta, Gabonetako abestiak kantatu ditugu. Mila esker beraiei ere.
Eta nola ez, eskolako Gurabarri guraso elkarteari.
AG 2030 LOGOA

UDAZKENARI AGUR!!!!
UDAZKENARI AGUR!!!
Atzo ikaskomunitate osoa elkartu eta Udazkenari Agur esan genion neguari ongietorria emanez. Bertan irrintziak, txalaparta, gaztain erreak, taloak, buzkantzak izan ziren protagonista trikitilariez lagundurik, ate joka datorren neguari aurre egiteko.
Giro ederra izan genuen, hotza egin zuen arren!!
UDAZKEN JAIA
Bi urtetan ospatu barik egon eta gero bueltan dator Kurtzebarri eskolakoen udazken jaia. Eguenean, abenduaren 1ean, izango da Iturrigorri pilotalekuan (17:30) eta ez dute hutsik egingo txalaparta doinuek, lekaixoek, dantzek, taloek eta gainerako jatekoek: buzkantzak, gaztainak…
Sakatu irudian egitarau osoa ikusteko:
OLENTZEROREN ETXEAN
Asteartean, azaroak 15ean, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko lagunak Mungian egon ziren "Izenaduba basoa"-n Euskal Herriko pertsonai mitologikoak ikusten eta, bide batez, Olentzero eta Mari Domingi bisitatzen.
Ederto pasa zuten eguna!!!
2.MAILAKO IKASLEEK EKOIZTUTAKO LANA
2.mailako ikasleak Gurutze Mujikaren bizitza eta obrak aztertu ondoren, honako testua ekoiztu dute.
Ollerias zeramika museoa ezagutu dute 1go mailakoek
Irailaren 28an, LH: 1.mailako ikasleak, ikasturte hasierako proiektuarekin lotuta, (Euskal artistak) Legutioko Ollerias auzora joan ziren, Blanca Gomez de Segura ezagutzera.
Bertan Euskal Alfareria Museoa dago eta Blancak bertan egiten du lan.
Ikasleek, museoa ikusi zuten eta bide batez zeramika nola lantzen den ere.