Kurtzebarri eskolako instalazioak
Haur eta Lehen Hezkuntzako taldeak eraikuntza berdinean daude. Ikastalde bakoitzaren gelaz gain, Areto nagusia, Liburutegia, Informatika eta atzerriko hizkuntza gelak, Laguntza Gela, Entzumen eta Mintzairako gela, Psikomotrizitate gelak, Gimnasioa eta bi jangela daude, besteak beste.
Kanpoko hiru gune erabiltzen dira jolasteko: pista eta Iturrigorri frontoia Lehen hezkuntzako ikasleentzat eta eraikuntza osteko parkea Haur Hezkuntzako haurrentzat.